viernes, 13 de noviembre de 2015

PLANETARIOA


Gaur goizean Durangoko planetariora joan gara eta bertan Esteban astronomoa ezagutu dugu. Heldu garenean Eguzki erloju bat ikusi dugu eta nola erabiltzen den azaldu digu.
Estebanek teleskopio desberdinak erakutsi dizkigu, bat Galileok egindakoa, bestea Newtonek...
Eguzki sistemako planetak ikusi ditugu bere tamainu errealean eta beraien sateliteak. Lurretik Ilargira dagoen distantsia 400.000km-ko ingurukoa dela esan digu.
Ekipseei buruz hitz egin digunean komentatu digu 2026ko abauztuaren 12an Eguzki-eklipse osoa ikusteko aukera izango dugula. eta urte bi barru partziala.
Geroago, argia itzali eta aterki erraldoi baten azpian jesarri gara eta izarrak eta konstelazio desberdinak ikusi ditugu. Adibidez; Pertseo, Scorpio, Hartz handia eta txikia, W formako beste bat...
Azkenean behatoki batera joan gara eta bertan teleskopio bat zegoen. Hormarekin estalita zegoen baina zati bat irekitzen zen guk bertatik ikusteko. Errota baten elizeak ikusteko aukera eduki dugu, baina buruz behera ikusten zen.


                                                                           Igotz, Alejandro, Unai eta Sergio



No hay comentarios:

Publicar un comentario