Asteburu honetan ere, eguraldiak, kale
Ostiralean hasiko da euria eta aste hasierara arte gurekin izango dugu. Joan den asteburuan bezainbeste botako ez badu ere, euripean emango dugu martxoaren lehen aste-bukaera hau ere. Haize zakarra eta elurra ere izango ditugu bidelagun, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarpenaren arabera.
Ostiralean: Euriak tregua txikia emango dio, arratsaldetik aurrera mendebaldeko haizea zakartu egingo da, eta euritara joko du . Tenperaturari dagokionez arratsalderako dezente freskatuko da.
Larunbatean: Negu beteko giroarekin etorriko da, haize zakarra, zaparradak eta elurra gero eta maila baxuagoan egingo du. Lurraldearen iparraldean botako du bereziki eta ekaitzak ere espero dira. Haize bolada gogorrak aurreikusi ditu Euskalmetek, batez ere kostaldean, nabarmen hoztuko du, eta eguneko altuenak ez dira 10 ºra iritsiko. Araba eta Nafarroako hainbat puntutan izotza egin lezake.
Iganderako: Gogotik egingo du euria, ekaitzak eta txingorra ere bai, haizeak mendebaldetik jotzen jarraituko du, eta tenperaturak jaitsiaraziko ditu.
Abisu horiak
:Egoera kontuan hartuta, muturreko fenomeno meteorologikoengatik bi abisu ezarri ditu: batek elurragatik, eta bestea, olatuengatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario