Bilboko eraikin bat, magentaz margotu dute NYeko Guggenheimen omenez.
180 litro pintura behar izan dute eraikin oso bat magentaz edo fuksiaz margotzeko, Bilboko
Ametzola auzoan, Jaen kaleko 3. zenbakia duen eraikinean.Asmoa New Yorkeko Guggenheim Museoa omentzea da, izatez kolore horretakoa izan behar baitzen. Carlos eta Marta Miret arkitektoek egin dute esku-hartze artistiko hau, azaldu dutenez irribarrea eragin eta auzoa gizatiarrago egin nahi dute.
Carlos Miret ezaguna da arkitektura munduan. Zaragozan jaiotako artista honek Zorrotzaurreibarraren proiektuan aholkularitza lanak egin zituen euskal erakundeentzat (2000. urtean), eta Zaragozako 2008ko EXPOaren aurreneko hautagaitzaren proiektua aurkeztu zuen.
MAITANE
No hay comentarios:
Publicar un comentario