miércoles, 2 de marzo de 2016

                 NIRE ASTEBURUA
Larunbatean, partidu bat eduki nuen Elexalden eta 11:30 hasi zen. Montefuerteren kontra jokatu genuen eta oso eguraldi txarra egin zuen: euria, haizea eta tarteka, txingorra ere egiten zuen. Zorte txarra eduki genuen, hasieran 3-1 irabazten geunden eta azken bost minutuetan 2 gol sartu gintuzten eta ez ginen pozik geratu. Gainera, guztiz hotzituta eta blai-blai eginda geratu ginen. Dutxa bero bat hartu, eta jarraian etxera joan nintzen. 

Bazkaldu ostean, Alexen etxera joan nintzen, eta han, Zuztarluze programan sartu, eta jokatzen ibili ginen. Berandutxuago, wii-ra jolastu genuen ere. Gaueko bederatzietan, gurasoak etorri zitzaizkidan nire bila, eta etxera abiatu ginen. Domeka goizean, etxean geratu nintzen lanak egiten eta arratsaldez Eric eta Sergiorekin Megapark-era joan ginen "Deadpool" pelikula ikustera eta asko  gustatu zitzaidan, barregura sortzen zuelako.



                                                                             Unai Menika

No hay comentarios:

Publicar un comentario