ZEIN TXANGO POLITA
Txangoan, lehenenik eskolatik Zuazoraino joan gara ibiltzen, hor trena hartu dugu eta trenez Bilbora joan gara. Bilbon tranbia hartu dugu eta tranbiaz Euskaldun Jauregira joan gara. Euskaldun Jauregiaren sarreran gelditu gara pixkatzo bat eta hor eskola pribatu bateko mutilak ikusi ditugu, eta geroago areto barrura sartu gara. Jauregian gela batera sartu eta hor musika entzunaldia izan dugu, antzerki batekin lagunduta joan delarik. Barregarria dela iruditu zait eta magiazko trikimailuak egin dituztelako. Halako batean, antzerkirako boluntario bat eskatu dute eta azkenenan Jorge gure irakaslea atera da laguntzera. Jorgeri begiak itxi dizkiote eta horma baten kontra jarri ondoren, "gizon batek labana txiki batzuekin Jorgeren ondoan zeuden puxikak puzkatu ditu. Handik gutxira antzerkia amaitu daeta berriz trenez eta tranbiaz Galdakaoraino bueltatu gara. Egun polita eta dibertigarria izan da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario