miércoles, 2 de marzo de 2016

                    


                                                    IRTEERA
Gaur txango bat euki dugu eta Euskalduna jauregira joan gara. Lehenengo oinez joan gara Zuazora eta han Bilborako trena hartu dugu. Bilbon tranbia hartu dugu eta Euskaldunara heldu gara. Pixka bat itxaron ondoren euskaldunako aretora sartu gara. Bi arkatz eman dizkigute ikuskizuneko abesti bati erritmoa jartzeko eta eszenatokian musikari eta bi mago atera dira. 
Magoek Jorge atera dute eta lotsa handia pasatu du. Amaitu ondoren, berriro tranbia hartu dugu eta ostean trena Zuazorarte.  
Zuazora heldu garenean bi kotxek talka egin dute,  baina gidariei ez zaie ezer gertatu. Eskolara jateko orduan heldu gara. Oso ondo pasatu dugu. Egun polita izan da, euri apur batekin, baina ederra.


 Resultado de imagen de euskalduna      Resultado de imagen de tranvia bilbao parada euskalduna         Leire   

No hay comentarios:

Publicar un comentario