Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Sevilla FC taldeari Ramon Sanchez Pizjuan futbol zelaian, baina UEL-tik kanpo geratu da penaltietan galdu eta gero (5-4) Adurizek eta Raul Garciak egin dituzte gure taldearen golak eta Gameirok Sevillarena.
Lehiaketatik kanpo geratu arren partida hau ez da erraz ahaztuko, ezta ere historian zehar denboraldi bakar batean orain arte daramagun 29 garaipenak inoiz ez direlako gainditu. Ehun eta hogei minutuetan eta are gehiago ere, Athleticek erakutsi ditu berezkoak diren ezaugarri asko: grina, etsipenaren aurka altxatzeko gaitasuna, zailtasunak gainditzeko kemena… denok batera jotzea finean.
Eta horiei esker galtzeko orduan ere munduan zehar dituen zaleengan harrotasun zentzazio ulertezin hura piztu da beste behin ere. Penaltietan txanpona bide okerretik joan zaigu, besterik ez.
Hasi eta berehala Adurizek aukera ona izan arren, Sevilla hobeto ekin dio lehiari, baina minutuak aurrera joan ahal Athletic erosoago sentitu da. Atsedenaldian golik ez, eta bueltan Adurizek zero eta batekoa. Kanporaketa pil-pilean bi minutu beranduago Gameirok banakoa egin duen arren eta dena aldapaz gora Adurizen eta Bovedaren lesioekin.
Baina taldea ez da kikildu eta Raul Garciaren burukada luzapenera eraman gaitu. Hor ere talde biek aukerak izan dituzte gol irabazlea gauzatzeko, baina ez da heldu eta penaltien loterian partidako onenak ez du asmatu. Futbola eta, batzuetan, Athletic horrela dira.
Eta horrelako gauak, eta askozaz hobeagoak bizitzeko noski, igandean froga gogorra daukagu Malagan europar postuen aukerak sendotzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario