jueves, 14 de abril de 2016


                        PROIEKTUAK

Ainhoarekin aurreko ostiralean proiektu bat hasi ginen egiten, seigarren mailakoekin. Gela erdia seigarren mailakoen gelara joan  zen eta beste erdia gure gelan geratu zen. Niri seigarren mailako neska batekin eta mutil batekin tokatu zitzaidan. 
Ainhoak portafoliosa eman zigun, istorio batzuekin eta guk osatu behar izan genituen taldeka. 
Bukatzeko soluzio bat bilatu behar izan genion istorio horri eta ostean asmakizun bat egin behar izan genuen. Horretarako materialak banatu genituen eta niri bi botila ekartzea tokatu zitzaidan.
Asteazkenean jarraitu genuen eta materialak ekarrita, gure asmakizuna egiten hasi ginen. Seigarren mailako taldekide bat etorri ez zenez, bere laguntza barik egin genuen. 
Lehengo idatzitakoa garbira pasatu  genuen kartulina txiki batzuetan eta gero gure asmakizuna egiten hasi ginen. 
Lehenengo bi botila moztu eta itsatsi genituen eta gero kartulina zati bat ipini genion pegatzeko eta zikatu behar zenez beste egun batean bukatzeko, utzi genuen.
Asko gustatu zitzaidan proiektua egitea. Oso ondo pasatu nuen.

                                                       



                                                     

No hay comentarios:

Publicar un comentario